1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
745/2025 EBAZPENA, urriaren 24koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 611/2025 Ebazpenean jasota dagoen zenbatekoa. Ebazpen horren bidez, udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdi bat onesten da, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2025-2026 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizarte eta hezkuntza arloan egiten diren inklusio proiektuetan esku hartzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 831328.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 611/2025 Ebazpenaren bidez, udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdi bat onesten da, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2025-2026 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizarte eta hezkuntza arloan egiten diren inklusio proiektuetan esku hartzeko. Deialdirako 600.000 euroko gastua baimendu zen.
Deialdia argitaratu ondoren, ikusi da, akats baten ondorioz, baimendutako zenbatekoa 600.000,00 euro zela, 680.000,00 euro izan beharrean.
Deialdia argitaratu ondoren dirulaguntzaren zenbateko osoa aldatzeak ez dakar beste epe bat irekitzea eskaera berriak jasotzeko; izan ere, onuradun bakoitzak jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa (20.000,00 euro) ez da aldatu, eta, beraz, norgehiagokako baldintzak ere ez dira aldatu.
Horregatik guztiagatik:
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren irailaren 5eko 611/2025 Ebazpenean jasota dagoen zenbatekoa, 80.000 euroko gastu gehigarrirako baimena emanda. Ebazpen horren bidez, udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdi bat onesten da, sustatzailea kontrata dezaten 2025-2026 ikasturtean.
2. Irailaren 5eko 611/2025 Ebazpenaren testua aldatzea.
Honako hau dioen tokian:
"600.000,00 euroko gastua baimentzea deialdi honen xede diren baliabide ekonomikoak diruz laguntzeko. Horietatik 120.000,00 euro 2025eko aurrekontuko 420004-42700-4609-322400 partidaren kargura izanen dira (Gizarte eta hezkuntza arloko inklusio jardueretarako dirulaguntzak), eta gainerakoa, 480.000,00 euro, 2026ko gastu aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago."
Honela behar du:
"680.000,00 euroko gastua baimentzea deialdi honen xede diren baliabide ekonomikoak diruz laguntzeko. Horietatik 140.000,00 euro 2025eko aurrekontuko 420004-42700-4609-322400 partidaren kargura izanen dira (Gizarte eta hezkuntza arloko inklusio jardueretarako dirulaguntzak), eta gainerakoa, 540.000,00 euro, 2026ko gastu aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago."
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio Proiektuetarako Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.
5. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko urriaren 24an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2513915