224. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Jendaurrean jartzea Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa 2026rako

Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko urriaren 31n egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 2026rako aldaketari. Gaur egun Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateak ematen du zerbitzua hiri-hondakin solidoak kudeatzeko, baina zerbitzu hori Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateak emanen du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, Bortzirietako Mankomunitatearen Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen Estatutuen aldaketa behin betiko onartu ondoren erabaki zen bezala. Aldaketa hori 2025eko abuztuaren 14ko 162 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta urriaren 29ko 11/2004 Legeak aldatu zuen).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxalarren, 2025eko azaroaren 3an.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2514434