224. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko urriaren 31n eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.

2025eko abuztuaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 162. zenbakian, aldi berean argitaratu zen Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten bortz udalen iragarkia (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka). Iragarki horren bidez erabaki zen, alde batetik, behin betiko onartzea Euskara Mankomunitatea eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea desegitea, eta Bortzirietan berdintasun-zerbitzua emateko administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena ebaztea, hala badagokio, 2025eko abenduaren 31tik aurrerako ondorioekin; bertzetik, erabaki zen behin betiko onartzea Bortzirietako Mankomunitatearen estatutuen aldaketa, hiri-hondakin solidoak kudeatzeko, eta testu bateratu berria, zerbitzuen mankomunitate gisa izendatu eta egituratzeko.

Era berean, 2025eko urriaren 8an egindako bilkuran, Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorra eratu zen, eta buruaren eta buruordeen karguak izendatu ziren.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabortz egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Etxalarren, 2025eko azaroaren 3an.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2514397