224. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdia iragartzen da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta 3/1995 Erregelamendua, ekainaren 7koa, Bake Epaileei buruzkoa.

Petilla Aragoin, 2025eko urriaren 17an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2513907