2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
2025eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Eratsungo Udalak, 2025eko apirilaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketen espedienteak, aparteko kredituak gaitzeko.
2025eko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 1ean, iragarki bat argitaratu zen, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua paratuz udaletxeko iragarki-taulan.
Iragan da hamabost eguneko epea (epe hori ezarri zuen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak, lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–), eta inork ez du jarri alegaziorik nahiz erreklamaziorik. Hala, aipatutako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:
1.–APARTEKO KREDITUA:
GASTUAK:
1-1-4540-61900 - Inbertsioa: Apeztegiko bordako bidea, 118.597,52 euro.
FINANTZAKETA:
1-4506006 - Laguntza, larrialdi deklarazioa (Toki Inbertsioen Plana): 87.611,06 euro.
1-87000 - Diruzaintza-gerakina, baliabide atxikiei dagokiena (Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana): 30.986,47 euro.
2.–APARTEKO KREDITUA
GASTUAK:
1-1-9200-62300 - Inbertsioa. Pellet galdara eta berokuntza sistema jartzea udaletxean: 38.602,75 euro.
FINANTZAKETA:
1-4508002 Laguntza. Landa Garapenerako Programa / Cederna-Garalur: 27.021,93 euro.
1-8700000 - Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 11.580,82 euro.
3.–APARTEKO KREDITUA
GASTUAK:
1-1-1612-62900 - Inbertsioa. Hornidura-ura kloratzeko sistema berria: 3.856,19 euro.
FINANTZAKETA:
1-87000 - Diruzaintza-gerakina, baliabide atxikiei dagokiena (Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana): 3.856,19 euro.
Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Eratsungo Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenean zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Eratsunen, 2025eko urriaren 22an.–Alkatea, Iñigo Zubeldia Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L2513843