2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren 2025eko urriaren 24ko Ebazpenaren bidez, Artzibarko Udaleko alkateak ezkontza zibil bat egiteko eskumena utzi dio Udaleko zinegotzi Javier Idiazabal Chourrauti: udaletxe honetan eginen da ezkontza, 2025eko azaroaren 10ean. Hori dena, honako arau hauek bete beharrez: urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikulua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Nagoren, 2025eko urriaren 24an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.
Iragarkiaren kodea: L2513913