1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3091/2025 EBAZPENA, urriaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mediku eta mediku orokorren plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Plaza huts horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean medikuntzako lizentziadunen eta mediku orokorren lanpostuenak zeuden. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, lehiakide bakar batek ere ez du plazarik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdiko plazak bete gabe uztea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla mediku eta mediku orokorren plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak, lehiakide bakarrak ez baitu plazarik aukeratu.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urriaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2513715