1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2346/2025 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, honako ebazpen honetan atzemandako akatsak zuzentzen dituena: "2138/2025 Ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita Errioxako Unibertsitatean, Lleidako Unibertsitatean, Zaragozako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ematen den Nutrizioaren eta Elikadura Pertsonalizatuaren arloko Ikerketako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea".
Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2025eko 236. zenbakian, urriaren 1ekoan, honako ebazpen hau argitaratu zen: "2138/2025 Ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita Errioxako Unibertsitatean, Lleidako Unibertsitatean, Zaragozako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ematen den Nutrizioaren eta Elikadura Pertsonalizatuaren arloko Ikerketako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzea".
Testuan akats bat atzeman da, eta beharrezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Aipatutako ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea, honela:
1.–Honela dioen tokian: "Jakintza-arloa: Zientzia Biomedikoak".
Honela esan behar du: "Jakintza-arloa: Fisioterapia, Podologia, Nutrizioa eta Dietetika, Terapia Okupazionala, Optika eta Optometria eta Logopedia".
2.–Honela dioen tokian:
MODULUA | ECTSAK | IRAKASGAIA | MOTA | ECTSAK | SEIHILEKOA |
Nahitaezkoa | 33 | Berrikuntza eta Ikerketa Bizimoduetan eta Osasunean | Nahitaezkoa | 16 | 1 |
Elikadura Pertsonalizatua | Nahitaezkoa | 11 | 1 |
Metodologia eta Kudeaketa Nutrizioaren arloko Ikerketan | Nahitaezkoa | 6 | 1 eta 2 |
Honela esan behar du:
MODULUA | ECTSAK | IRAKASGAIA | MOTA | ECTSAK | SEIHILEKOA |
Nahitaezkoa | 33 | Berrikuntza eta Ikerketa Bizimoduetan eta Osasunean | Nahitaezkoa | 16 | 1 |
Elikadura Pertsonalizatua | Nahitaezkoa | 11 | 1 |
Metodologia eta Kudeaketa Nutrizioaren arloko Ikerketan eta Berrikuntzan | Nahitaezkoa | 6 | 1 eta 2 |
3.–Honela dioen tokian:
MODULUA | ECTSAK | IRAKASGAIA | MOTA | ECTSAK | SEIHILEKOA |
Aukerakoa | 12 | Nutrizio Klinikoa | Aukerakoa | 12 | 2 |
Osasunerako Elikagaien Zientziak |
Honela esan behar du:
MODULUA | ECTSAK | IRAKASGAIA | MOTA | ECTSAK | SEIHILEKOA |
Aukerakoa | 12 | Aukerakoak | Aukerakoa | 12 | 2 |
4.–Honela dioen tokian:
MODULUA | ECTSAK | IRAKASGAIA | MOTA | ECTSAK | SEIHILEKOA |
Prestakuntzako osagarriak | 6 | Fisiologia eta Metabolismo Nutrizionala Biologia Molekularra Nutrizioaren Zientzietan Dietetika eta Dietetika Aplikatua | (*) | 2 2 2 | 1 |
Honela esan behar du:
MODULUA | ECTSAK | IRAKASGAIA | MOTA | ECTSAK | SEIHILEKOA |
Prestakuntzako osagarriak | 6 | Fisiologia eta Metabolismo Nutrizionala Nutrizioaren Fisiologia Bizitzako Etapa Guztietan Dietetika | (*) | 2 2 2 | 1 |
Iruñean, 2025eko urriaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo.
Iragarkiaren kodea: F2514377