224. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

141E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin-behinekoz onesten baita NA-4230 errepidean Arraitzen (Nafarroa) saihesbidea egiteko trazatu-proiektua.

Proiektatutako jarduketa Arraitz-Orkin udalerrian kokatua dago, Nafarroa hezea deritzonean, Ultzamako ibar berdean, Iruñetik 26 bat kilometro iparraldera.

Gaur egun, NA-4230 errepideak zeharbide batez gurutzatzen du herrigunea, eta trafikoa segurtasunik eta erosotasunik gabea da, bai ibilgailuentzat eta bai herritarrentzat, zabalera eskasa delako, espaloirik ez dagoelako eta galtzada ez delako aski zabala kontrako noranzkoetan doazen bi ibilgailu gurutzatzeko. Egoera honek bide-zati horretan abiadura mugatu beharra dakar, eta inguruko bide-­segurtasuna nabarmen okertzea.

Errepide horrek gaur egungo biztanleguneak, dauden industria-poligonoak eta eraikitzekoak diren beste batzuk lotzen ditu N-121A errepidearekin, eta, ondorioz, azken urteotan ibilgailu astunen kopurua handitu egin da Arraizko zeharbidean.

Premia horren eta herritarren ezinegonaren ondorioz, Ultzamako Udal Plan Orokorrean lur-erreserba bat jaso zen etorkizunean saihesbidea eraikitzeko.

Saihesbidearen xedea da gaur egun NA-4230 errepidea Arraitz herrigunetik igarotzen den tarteko trafikoa desbideratzea, trafiko hori herrigunetik urrundu eta trazatu berritik igaro dadin.

Hautatutako soluzioa 1 km inguru luze da osotara, eta biribilgune bana du hasieran eta akaberan. Trazadura zehaztean, ahalegina egin da planeamenduan dagoen lur-erreserbara egokitzeko, kontuan harturik, batetik, zonaren topografia, dauden zerbitzuak (elektrizitatea, telefonia, hornidura eta saneamendua) eta egungo zerbitzu-bideak, eta, bestetik, obrak egin bitartean errepideko zirkulazioa mantendu beharra.

Proiektuan 70 km/h-ko abiadura ezarri da bide-tarterako, eta txikiagoa saihesbidearen bi muturretan, gaur egungo NA-4230 errepidearekiko lotuneetara iristean, zeinetan bi biribilgune itxi diseinatu baitira, barruko erradioa 30 m-koa dutenak.

Saihesbidearen sestra doitzean, zenbait alderdi kontuan hartu dira batera, hala nola lur-mugimendua konpentsatzea eta obrak egin bitartean oraingo galtzadan zirkulazioa mantendu beharra. Hori guztia, zirkulazioa behin-behinekoz desbideratzeko plataforma berririk eraiki behar ez izateko, horrek garestitu eginen bailuke jarduketa.

Saihesbidearen zeharkako sekzioa honela eratua da: 3,5 m zabaleko erreiak, 1,0 m-ko bazterbideek eta gutxienez 0,75 m-ko zabalera duten bermak.

Saihesbideak Zaldazain erreka gurutzatzen du, eta proiektu honetan aurreikusitako egiturak bao bakar bat du, T bikoitzeko habe aurrefabrikatuzko taula batez osatua; T bikoitzen habe-ertza 1,00 m-koa da hasieran, eta 17,50 m-ko argi librea lortzeko aukera ematen dute.

Errepidea ingurumenean integratzeko, proiektuan aginduzko ingurumen-inpaktuaren azterketa jaso da. Hartan, prebentzio neurriez eta eragina gutxitzen duten neurri orokorrez gainera, neurri zuzentzaileak eta ingurumen-jarraipena ere sartu dira.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egitea eta haiek desjabetzeko espedienteari hasiera ematea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri behar da, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokionez.

Bestalde, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legearen 36 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da, halaber, ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren ondorioetarako.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin (horren bidez ezarri zen Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa),

AGINTZEN DUT:

1. Arraitzen (Nafarroa) NA-4230 errepidean saihesbidea egiteko trazaduraren behin-behineko proiektua onestea.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze-espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren ondorioetarako. Epe horretan, interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkeztu ditzakete, idatziz, eta eranskineko ondasun eta eskubideen zerrendan okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman, okerrik baldin bada. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian, Arraizko kontzejuan eta Ultzamako herriko etxean.

4. Foru agindu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren web-orrian, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Arraizko kontzejuari eta Ultzamako Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2025eko urriaren 18an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

"ARRAITZEN (NAFARROA) NA-4230 ERREPIDEAN SAIHESBIDEA EGITEKO TRAZADURA-PROIEKTUA"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza.

FINKA

Zk.

JABEA

AZALERA

ESP. M²

KATASTROKO DATUAK

IND.

LURZ.

LUR MOTA

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-01

Redin Ariztegui, Dionisio

296

9

4A

Lehorreko alorra

UL-02

Redin Ariztegui, Dionisio

2.295

9

56A

Lehorreko alorra

234

9

56B

Lurzorua

UL-03

Ultzamako Udala

520

9

95030

Bidea

UL-04

Gubia Iriberri, Juan José

2.057

9

55B

Lehorreko alorra

248

9

55H

Lurzorua

UL-05

Guerendiain Ciganda, José Miguel

5.722

9

5A

Lehorreko alorra

572

9

5B

Lurzorua

UL-06

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

743

9

91930

Erreka

UL-07

Baraibar Ascobereta, Félix

11.043

9

3A

Lehorreko alorra

UL-08

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

164

9

6A

Lehorreko alorra

UL-09

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

1.079

9

10A

Lehorreko alorra

UL-10

Ultzamako Udala

229

9

91960

Bidea

UL-11

Hernandorena Perez, Miguel Ángel

126

9

16A

Lehorreko alorra

UL-12

Etxenike Gubia, Alberto

646

9

17A

Lehorreko alorra

UL-13

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

5.940

9

15A

Belardia

UL-14

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

7.025

9

22A

Lehorreko alorra

UL-15

Ultzamako Udala

1.715

9

92210

Bidea

UL-16

Etxenike Gubia, Alberto

4.619

9

21A

Lehorreko alorra

263

9

21B

Askotariko zuhaitzak

UL-17

Oscoz Goicoechea, Manuel

606

9

20A

Lehorreko alorra

UL-19

Oscoz Goicoechea, Joaquín Ismael

4.229

9

31A

Belardia

62

9

31B

Eraikuntza

UL-20

Gubia Iriberri, Juan José

5

9

32A

Lehorreko alorra

UL-21

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

2.958

9

347A

Belardia

UL-22

Huarriz Oteiza, Miguel Ángel

135

9

23A

Lehorreko alorra

UL-23

Espelosin Olague, María Cristina

115

9

24A

Lehorreko alorra

UL-24

Huarriz Oteiza, Miguel Angel

466

9

29A

Belardia

Instalazio osagarriek ukitutako lurzatiak.

FINKA

Zk.

JABEA

OKUPAZIOA

ALDI BATERAKOA

M²

KATASTROKO DATUAK

IND.

LURZ.

LUR MOTA

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-09

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

3104

9

10A

Lehorreko alorra

UL-14

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

946

9

22A

Lehorreko alorra

Hondakindegiek ukitutako lurzatiak.

FINKA

Zk.

JABEA

OKUPAZIOA

ALDI BATERAKOA

M²

KATASTROKO DATUAK

IND.

LURZ.

LUR MOTA

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-18

Larrainzar Erviti, Pedro

32.071

8

45

Lehorreko alorra

TELEFONO LINEAK UKITUTAKO ZERBITZUAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza.

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

EZARRITAKO
ZORTASUNA

ML-M²

EUSKARRIA-KUTX. m²

OKUP.

BAT. OKUP.

M²

MOTA

SERV.

KATASTROKO DATUAK

IND.

LURZ.

LUR MOTA

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-01

Redin Ariztegui, Dionisio

3

6

3

53

LT

9

4A

Lehorreko alorra

UL-05

Guerendiain Ciganda, Jose Miguel

150

440

29

961

LT

9

5A

Lehorreko alorra

UL-14

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

44

129

4

423

LT

9

22A

Lehorreko alorra

UL-15

Ultzamako Udala

0

0

0

39

LT

9

92210

Bidea

UL-16

Etxenike Gubia, Alberto

27

81

4

265

LT

9

21A

Lehorreko alorra

UL-16

Etxenike Gubia, Alberto

18

53

4

192

LT

9

21B

Askotariko zuhaitzak

UL-22

Huarriz Oteiza, Miguel Ángel

1

6

4

74

LT

9

23A

Lehorreko alorra

SANEAMENDUAK UKITUTAKO ZERBITZUAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza.

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

EZARRITAKO
ZORTASUNA

ML-M²

M²

EUSKARRIA-KUTX.

OKUP.

BAT. OKUP.

M²

MOTA

SERV.

KATASTROKO DATUAK

IND.

LURZ.

LUR MOTA

ULTZAMAKO UDAL-MUGARTEA

UL-05

Guerendiain Ciganda, José Miguel

46

133

4

537

ES

9

5A

Lehorreko alorra

Iragarkiaren kodea: F2513694