224. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3062/2025 EBAZPENA, urriaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, industria ingeniarien lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 3300/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien bost plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 4198/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 70/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 2332/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2025eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, industria ingeniarien lanpostuan aritzeko, honako izangai hauek: Daniel Goñi Houghton jauna, igoera txandakoa, eta Amaia Plaza Márquez andrea, Alfonso Goñi Suescun jauna, Ana Huarte Amézqueta andrea eta Israel Sánchez Mayayo jauna, txanda irekikoak; izan ere, izangai horiek dira plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek plazaren jabetza hartu beharko dutela dagokien departamentuko idazkaritza tekniko nagusian, hau da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan edo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuan, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko urriaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

Goñi Houghton, Daniel

Igoera txanda

0010676

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua

Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetza Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

Plaza Márquez, Amaia

Irekia

0011234

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua

Enpresen Sustapenerako Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

Goñi Suescun, Alfonso

Irekia

0006934

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Ingurumen Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

B

Huarte Amézqueta, Ana

Irekia

0006855

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Ingurumen Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

Ingelesa, B2

B

Sánchez Mayayo, Israel

Irekia

0010984

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua

Enpresen Sustapenerako Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2513704