1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
5224E/2025 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2025. urterako gastua handitzea desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzen deialdirako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 811776.
Aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez eta hura aldatu zuten maiatzaren 28ko 1951E/2021, otsailaren 23ko 477E/2022 eta otsailaren 21eko 442E/2023 ebazpenen bidez.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 12ko 173E/2025 Ebazpenaren bidez, 500.000,00 euroko gastua baimendu zen 2025erako.
Urtean zehar eskaeren kopurua handitu da, eta, beraz, gaur egun gastu-aurreikuspena 551.912,31 eurokoa da, 113 eskaera aurkeztu baitira. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da.
Azaldutakoa dela eta, proposatzen da 100.000,00 euro gehiago baimentzea.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena ematea 100.000,00 euro gehitzeko desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzetarako (dirulaguntza horiek araututa daude Nafar Lansare-NEZeko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpenaren bidez, zeina aldatu baitzen maiatzaren 28ko 1951E/2021, otsailaren 23ko 477E/2022 eta otsailaren 21eko 442E/2023 ebazpenen bidez; Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko 811776 zenbakia), 2025. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastuen aurrekontuko partida honen kargura: "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten kolektiboen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 [PEP: E-24/000673-01] partida.
2. Gehikuntza honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko urriaren 21ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2513751