222. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5223E/2025 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena ematen baita Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdiari dagokion partidan. DDBN identifikazioa: 811818.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 25eko 493E/2025 Ebazpenaren bidez baimentzen da Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdirako gastua, 697.000 eurokoa, eta aldatzen dira deialdiaren oinarri arautzaileak, 195E/2019 Ebazpenaren bidez arautuak.

Gaur egun, 94.376,94 eurokoa da erabilgarri dagoen aurrekontua, eta horrekin ezin zaie erantzun urriaren 31 baino lehenago iritsiko diren eskaeren ondoriozko konpromisoei; horregatik, beharrezkoa da 253.000 euro handitzea 2025eko gastu-aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresen inbertsiorako laguntzak" izeneko 950001 96100 7709 241200 partida.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gastua 253.000 euro handitzeko baimena ematea, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdiaren ondoriozko konpromisoei erantzuteko, 2025eko gastu-aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresen inbertsiorako laguntzak" izeneko 950001 96100 7709 241200 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2025eko urriaren 21ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2513749