222. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5019E/2025 EBAZPENA, urriaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2025erako gastua handitzea autoenplegua sustatzeko dirulaguntzetan. DDBN identifikazioa: 789700.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 16ko 5605E/2024 Ebazpenaren bidez, 2.900.000 euroko kreditua baimendu zen enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzetarako (789700 zenbakia du deialdiak Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean), 2025eko gastuen aurrekontuko 950001 96100 4809 241109 "Autoenplegua sustatzeko laguntzak" partidaren kargura, eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Uneotan 317.700,00 euro daude gauzatu zain, eta eskaera gehiagori erantzuteko, erabaki da guztira 100.000 euroko zenbatekoa gehitzea aipatu dirulaguntzen deialdirako.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea 100.000 euro gehitzeko, 2025eko gastuen aurrekontuaren kargura, enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzen deialdian, zeina Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 16ko 5605E/2024 Ebazpenaren bidez arautu baitzen (Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean 789700 zenbakia du deialdiak). Gehikuntza 950001 96100 4809 241109 "Autoenplegua sustatzeko laguntzak" partidaren kargura eginen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2025eko urriaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2513750