222. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifen aldaketa, 2026. urterako, Hondakinak biltzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025ko urriaren 30an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifak aldatzea, 2026. urterako, Hondakinak biltzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari dagokionez.

Aipatu erabakiarekin bat, delako aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, denbora horretan herritarrek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2025eko urriaren 31n.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2514292