2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Tarifen aldaketa, 2026. urterako, Ur hornidura, estolderia, saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko urriaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifak aldatzea, 2026. urterako, Ur hornidura, estolderia, saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari dagokionez.
Aipatu erabakiarekin bat, delako aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, denbora horretan herritarrek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2025eko urriaren 31n.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2514288