2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Villamayor de Monjardingo Udalak enkante publiko bat eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko, horretarako baimena eman baitu Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, Nafarroako Gobernua):
–Lote bakarra: Alepo pinua (Pinus halepensis) eta pinu beltza (Pinus Nigra), Monjardín alderdian, izen bereko herri-basoan (Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoa, 320. zk.). Mozketa mota: bakantzea. Denera, 17,24 hektarea inguru dira, eta bolumena, guztira, 2.471,71 metro kubiko egur. 6 euro da, batez beste, Alepo pinuaren egurraren metro kubikoaren balioa, eta pinu beltzaren metro kubikoaren balioa, berriz, 10 euro.
- Hasierako prezioa: 23.043,35 euro (BEZik gabe). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.
- Behin-behineko fidantza: kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
- Baldintza-agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren ondoren, iragan beharko da emaitza seiren bat hobetzeko epea, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
"A resultas" modalitatean eginen da lotearen enkantea, eta ordainduko da aprobetxamenduaren xede diren masetan egiaz mozten den bolumena, estereoari ezarritako prezioaren arabera.
Enkantean parte hartzeko proposamenak aurkeztu behar dira gutun-azal itxien bidez, Villamayor de Monjardingo Udalaren bulegoetan (Plaza kalea 1) edo haren egoitza elektronikoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako tokietako batean, zehazki, 16.4 artikuluan adierazitako tokietako batean. Proposamenak 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak arte.
Proposamenak irekitzea: Villamayor de Monjardingo Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da zer toki, egun eta ordutan irekiko diren proposamenak.
Villamayor de Monjardinen, 2025eko urriaren 23an.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.
Iragarkiaren kodea: L2513844