2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Herri-lurretan laborantzan aritzeko kanonaren 2025eko errolda
Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko urriaren 17an egindako bilkuran, erabaki zuen onestea herri-lurretan laborantzan aritzeko kanonaren 2025eko errolda, dagokiona 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era arte egindako aprobetxamenduari, 680.699,97 eurokoa baita. Halaber, erabaki zuen epe hau ezartzea borondatezko diru-bilketarako: 2025eko urriaren 20tik azaroaren 21era bitarte.
Ordainketak eginen dira ordainketa-gutunean aipatzen diren banku-entitateetako sukurtsal batean. Nolanahi ere, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, ordainagiria igorriko da kobrantzarako aukeratutako finantza-entitatera.
Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboan errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta, halakorik bada, sortutako kostuak ere bai.
Erabaki/ebazpen hau behin betikoa da administrazio-bidean; beraz, jarraian aipatzen diren errekurtsoetako bat aurkez daiteke honen kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebazteko izapidean dagoen bitartean, harik eta hura espresuki ebatzi arte edo ustez ezetsi arte:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio egintza edo erabakia eman duen organoari, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio jurisdikzio horretatik dagokion organoari, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hori dena, deusetan eragotzi gabe bidezkotzat jotzen den bertze edozein errekurtso baliatu ahal izatea.
Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Tuteran, 2025eko urriaren 20an.–Zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2513779