2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Deialdia, dirulaguntzak eman dakizkien entitateei, 2026an, baldin jarduerak egiten badituzte kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren eta landa garapenaren arloetan. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 863665.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/863665).
–Eskaerak non eta noiz aurkeztu.
Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita.
Udalaren behin betiko ebazpenei dagokienez, eta iragarki-taulan argitaratzeari dagokionez, udalak hilabeteko epean ebatziko ditu eskaerak, haiek aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Eskaerak Tebas-Muru Artederretako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu behar dira (Karrika Nagusia 42), 09:00-14:00 ordutegian, edo urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietako edozeinetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Tebasen, 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2513745