2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1033. lurzatian. Hasierako onespena
Olaztiko Udaleko alkateak hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 2. poligonoko 1033. lurzatirako, aldatu daitezen Olaztiko Udal Planeko determinazio xehatuak, Miguel Javier Arrese Ezquerrek sustaturik. Alkatetzaren urriaren 21eko 366/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zuen, herritarrek parte hartzeko plana izapidetu ondoren.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko foru legearen testu bategina).
Olaztin, 2025eko urriaren 21ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2513728