222. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Eskolaz kanpoko ekintzak egiteko laguntzak, 2025erako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 864225.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/864225).

Lehena.–Onuradunak.

Seme-alabak edo tutoretzapeko adingabeak dituzten familiak, baldin horiek udalerrian erroldaturik badaude eta hamazazpi urtetik beherakoak badira. Adingabeak 17 urte betetzen dituen urtean jada ez da dirulaguntza eskatzerik izanen. Bai adingabeek bai heldu eskatzaileek egon behar dute Ledeako udalerrian erroldaturik gutxienez urtebetez (etenik gabe) aurtengo azaroaren 30ean, eta egunean izan beharko dute udalak ezarririk dauzkan zerga guztien ordainketa.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntza izanen da matrikulan eta kuotetan benetan egindako gastuaren %33, eta gehienez ere 700,00 eurokoa, haur eta urte bakoitzeko, Ledeako udalerrian erroldaturik dauden 17 urtetik beherakoek egiten jarduera guztiengatik, hau da, kultura, musika, arte eta kirol alorretako eskolaz kanpoko jarduera guztiengatik, betiere Zangozerriko udalerrietako batean egiten badira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean: www.liedena.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa, guztira.

4.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2025eko azaroaren 30ean bukatuko, edo hurrengo egun baliodunean, baldin azaroaren 30a baliogabea bada.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko modua.

Ledeako Udalaren egoitza elektronikoko erregistro orokorrean (www.liedena.es webgunearen barnean), liedena.sedelectronica.es helbidean, edo Ayuntamientoliedena@cniebla.com helbidera mezu bat idatziz, eta Ledeako Udalaren bulegoetan (Eskolen kalea 2), 12:00etatik 14:00etara, edo azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein tokitan (lege horrek hizpide ditu herri administrazioen araubidea eta administrazio prozedura erkidea).

Ledean, 2025eko urriaren 23an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2513863