2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Aldaketa, Gorritiko 1. poligonoko 176. lurzatian. Hasierako onespena
Larraungo Udalak, 2025eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Larraungo Udal Planeko determinazio egituratzaileetan, Gorritiko 1. poligonoko 176. lurzatian. Sustatzaileak Lourdes Balda eta Jose Antonio Urriza dira. Dokumentuaren egilea Guillermo de la Peña Barrio arkitektoa da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mugiron (Larraun), 2025eko urriaren 21ean.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2513757