2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Kudeaketako eta planeamenduko hirigintza-hitzarmena Mugiroko 20. poligonoko 380. lurzatian. Hasierako onespena
Larraungo alkateak, 2025eko urriaren 20ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako eta planeamenduko hirigintza-hitzarmena Mugiroko 20. poligonoko 380. lurzatirako, Santiago Moreno Lozano jaunak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24 eta 25. artikuluekin; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Larraungo udal idazkaritzan.
Mugiron (Larraun), 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2513709