2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. sektoreko AH-15.11 eremu homogeneoan (2. poligonoko 276. lurzatia). Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko urriaren 20ko 213. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa bat, 2. poligonoko 276. lurzatian, Zuastiko 2. sektoreko AH-15.11 eremuan. Sustatzaileak dira Arizko Kontzejuko 1-13 jabekideak, Itzako Kontzejuko 51-61 jabekideak eta Saratsako Kontzejuko 2-14 jabekideak, eta xehetasun-azterketaren xedea da soberako eraikigarritasuna banatzea, eremu homogeneoan egindako eraikinaren ondoren.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Itzan, 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2513747