2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 685. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko urriaren 17ko 57 zenbakiko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa Iturmendiko 2. poligonoko 685. lurzatian, Eneko Lopez Irigoyenek sustatua, Udal Planean definitutako lerrokadurak aldatzeko eta aldameneko eraikinen errealitatera egokitzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Iturmendin, 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.
Iragarkiaren kodea: L2513762