2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 21. lurzatian. Hasierako onespena
Etxalarko Udalak, 2025eko urriaren 23 egindako osoko bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Etxalarko 1. poligonoko 21. lurzatian. Jose Beola Agesta jaunak sustatu du plana.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.
Etxalarren, 2025eko urriaren 23.–Jarduneko alkatea, Leire Olagarai Goienetxe.
Iragarkiaren kodea: L2513873