2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa, Arau Subsidiarioetako R8 unitatean. Jendaurreko epe berria
M.ª Carmen Nadales Ramírez alkateordearen 2025eko urriaren 21eko 941. Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:
"Berriozarko Udalak, 2025eko abuztuaren 25an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzaile bat egitea Berriozarko Arau Subsidiarioetako R8 unitatean, eta argitaratu zen 2025eko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ean, eta jendaurreko epea ireki zen 2025eko urriaren 25a arte.
Gero, egiaztatu da ez daudela osorik argitaratutako agiriak, Udalaren iragarki-taulan argitaratu ere, jendaurreko epean.
Kontuan izanik akats formala izan zela, eta defentsa-gabezia eragiten ahal diela interesdunei, eta gardenak izateko, bidezkoa da jarduketetan atzera egitea, jendaurreko epearen hasiera arte. Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Atzera egitea jarduketetan, jendaurreko epearen hasiera arte, eta agiri guziak osorik gehitzea Berriozarko Udalaren ediktu-taulan, jendaurreko epean kontsultatu daitezean.
Bigarrena.–Jendaurreko beste epe bat irekitzea, hilabetekoa, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Orain arte jasotako alegazioak aurkeztutzat jotzea, izapidetzeko onartzea eta espedientean sartzea.
Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea ukitutako jabeei eta R8 unitateko Konpentsazio Batzordeari, argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, eta jendaurrean jartzea, udalaren webgunearen bidez, alegazioen prozesua errazteko".
Esteka honetan kontsultatu daitezke espedienteko agiriak:
https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=18051
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Berriozarren, 2025eko urriaren 23an.–Alkateordea, M.ª Carmen Nadales Ramírez.
Iragarkiaren kodea: L2513842