1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EPATZE DEIA 358/2025 prozedura arruntean, Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 1eko 256E/2025 Foru Aginduaren aurka jarritakoa. Foru agindu horren bidez, metatu eta ezetsi egiten dira gora jotzeko errekurtsoak, hautaketa epaimahaiaren puntuazioak behin betiko gehitzeko aktaren aurka eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 166/2023 eta 167/2023 ebazpenen aurka jarritakoak.
Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko da Alfredo Echeverria Pérez de Viñaspre jaunak Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 1eko 256E/2025 Foru Aginduaren aurka jarritako 358/2025 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea. Foru agindu horren bidez, metatu eta ezetsi egiten dira gora jotzeko errekurtsoak, hautaketa epaimahaiaren puntuazioak behin betiko gehitzeko aktaren aurka eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 166/2023 eta 167/2023 Ebazpenen aurka jarritakoak.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko Piano espezialitatean (gaztelania) interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2025eko urriaren 29an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2514116