2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, lan medikuntzako mediku espezialistaren plaza bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia bete gabe uztea
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2025eko urriaren 20an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko lan medikuntzako mediku espezialistaren 1 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak 2025eko irailaren 24an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2025eko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 2koan, argitaratu baitzen, eta behin amaituta eskabideak aurkezteko epea, inork ez du izena eman lekualdatze-lehiaketan. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1.–Deialdia bete gabe deklaratzea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko urriaren 20an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2513758