222. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Andra Mari zahar-egoitzaren lan publikoaren eskaintza 2025erako

Alkateak 2025eko urriaren 20an emandako 584/2025 Ebazpenaren bitartez, 2025eko lan publikoaren eskaintza onetsi zen Andra Mari zahar-egoitzarako.

Hona hemen lanpostuak:

–Lan-kontratuko langile finkoak. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: erizaina. Lanaldi osoa. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 ahoz eta C1 idatziz. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026. Ordezte-tasa espezifikoa.

–Lan-kontratuko langile finkoak. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: gizarte-langilea. Lanaldi osoa. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 ahoz eta C1 idatziz. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026. Ordezte-tasa espezifikoa.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Lesakan, 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2513702