222. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN ALDIA. Energia elektrikoa baterietan biltegiratzeko instalazioak, "Artabil I" (0035-ALM), "Artabil II" (0036-ALM), "Artabil III" (0037-ALM), "Artabil IV" (0038-ALM), "Zaldu I" (0039-ALM), "Zaldu II" (0040-ALM), "Zaldu III" (0041-ALM), "Zaldu IV" (0042-ALM), Orkoiengo udal mugartean.

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoaren arabera, energia elektrikoa baterietan biltegiratzeko instalazio hauen proiektuak jendaurrean jarri ziren, bai eta haiei lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegiturenak ere, iragarkia argitaratuta 2025eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27koan: "Artabil I" (0035-ALM), "Artabil II" (0036-ALM), "Artabil III" (0037-ALM), "Artabil IV" (0038-ALM), "Zaldu I" (0039-ALM), "Zaldu II" (0040-ALM), eta "Zaldu III" (0041-ALM), horietako bakoitza 5 MW-ekoa, eta "Zaldu IV" (0042-ALM), 2,6 MW-ekoa. Instalazio horiek guztiak lur gainean instalatuko dira.

Sustatzaileak aldaketa batzuk egin dituenez tramitazioan ezarritako baldintzak betetzeko, eta arestian aipatutako ondorio berberetarako, bigarrenez jartzen dira jendaurrean honako espediente hauek:

Azalpena: energia elektrikoa baterietan biltegiratzeko instalazioak, "Artabil I" (0035-ALM), "Artabil II" (0036-ALM), "Artabil III" (0037-ALM), "Artabil IV" (0038-ALM), "Zaldu I" (0039-ALM), "Zaldu II" (0040-ALM) eta "Zaldu III" (0041-ALM), horietako bakoitza 5 MW-ekoa, eta "Zaldu IV" (0042-ALM), 2,6 MW-ekoa, eta haiei lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Orkoiengo udal mugartean. Instalazio horiek guztiak lur gainean instalatuko dira.

Xedea: proiektuak jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimenak eta eraikitzeko administrazio baimenak lortzeko.

Sustatzailea: Inver Generacion 3 SL.

Organo eskuduna: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, sustatzaileak ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu du proiektuetarako.

Dokumentazioa jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-alm-artabil-zaldu-0035-0036-0037-0038-0039-0040-0041-0042-bigarren

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodeak adierazita.

Iruñean, 2025eko urriaren 22an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2513898