222. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

445E/2025 EBAZPENA, urriaren 17koa, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Telefónica Móviles España SAk aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Planaren 18. aldaketa.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera, operadoreek Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunari komunikatu beharko diote planaren edukiaren edozein aldaketa, planean beharrezko eguneraketak eginez.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 311E/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Telefónica Móviles España SAk aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Planaren 17. aldaketaren tramitazioari, eta agindua eman zen eskatutako kokapenak Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzeko, interesdunek bidezkotzat jotzen zituzten alegazioak aurkez zitzaten.

Orobat, ebazpen horretan, txostenak egin zitzatela eskatu zitzaien Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, NOPLOIko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari, nork bere eskumenen esparruan, azpiegituren lurralde planaren aipatu aldaketari buruz. Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak, NOPLOIko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak eta Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzuak aipatutako txostenak egin dituzte, dagozkien determinazioekin (ebazpen honen II. eranskinean daude jasota).

Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian jendaurrean egon den bitartean, ez da alegaziorik aurkeztu.

2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez, 10/2002 Foru Legean arautzen diren Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde planei dagokienez, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen telekomunikazioen arloan eskumenak dituen departamentuak tramitatu eta ebatziko dituela plan horiek.

Horrenbestez, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planaren 18. aldaketa, Telefónica Móviles España SAk aurkeztutakoa, barne direla ebazpen honen I. eranskineko a) atalean ageri diren kokapenak eta II. eranskinean ageri diren determinazioak, ukitutako instalazioek bete beharko dituztenak.

2. I. eranskineko b) atalean agertzen diren kokapenak baztertzea, bertan agertzen diren unitate organikoek haien kontrako txostena egin baitute. Txosten horiek dira baztertzeko arrazoia, eta operadoreari jakinaraziko zaizkio ebazpen honekin batera.

3. Ebazpen hau igortzea Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, NOPLOIko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzura eta Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzura.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Telefónica Móviles España SAri jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko urriaren 17an.–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, José Antonio Vizcay Urrutia.

I. ERANSKINA.–KOKAPENAK

a) atala Planean jasotako estazioak.

ESTAZIOA

KODEA

HERRIA

X KOORD.

Y KOORD.

BUÑUEL/INDUSTRIALDEA

3101259

BUÑUEL

625904

4647857

CINTRUÉNIGO/EKIALDEA

3101155

CINTRUÉNIGO

599567

4659158

I/HEGOALDEA

3101197

IRUÑA

612218

4739744

I/ERMITAGAÑA

3101276

IRUÑA

608718

4740513

* Datum ETRS-89 (30. EREMUA) sisteman eman dira koordenatuak.

b) atala Planetik kanpo utzitako estazioak.

ESTAZIOA

KODEA

HERRIA

X KOORD.

Y KOORD.

ITURMENDI

3100825

BAKAIKU

572895

4748664

* Datum ETRS-89 (30. EREMUA) sisteman eman dira koordenatuak.

II. ERANSKINA.–DETERMINAZIOAK

Determinazio orokorrak.

–Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak egindako txostenean ezarritakoa betez:

Irekitzeko lizentziaren fasean, eta oinarrizko estazioak martxan jarri baino lehen, teknikari eskudun baten ziurtagiria aurkeztuko da dagokion udalean. Ziurtagiri horretan justifikatuko da estazioak proiektu teknikoarekin eta aurkeztutako eranskinekin bat egin direla, eta emisio erradioelektrikoetako esposizio mailen neurketa errealen emaitzak emanen dira. Neurketak erradiazio handiena den iristeko moduko tokian eginen dira, barne direla bereziki sentikorrak diren erabilera-eremuak, baldin badaude, urtarrilaren 11ko CTE23/2002 Aginduan eta geroko aldaketetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat. Hori dena honako kokapen hauetarako:

3100825-Iturmendi.

3101259-Buñuel/Industrialdea.

3101155-Cintruénigo/Ekialdea.

3101197-I/Hegoaldea.

3101276-I/Ermitagaña.

–Ondare Historikoaren Zerbitzuak egindako txostenean ezarritakoa betez:

Proiektuaren informazio geografikoa aztertu eta Nafarroako Inbentario Arkeologikoan dagoen informazioa berrikusi ondoren, jakinarazten dizugu azpiegiturek ez dutela katalogatutako aztarnategi arkeologikorik ukitzen. Beraz, katalogatutako ondare arkeologikoari dagokionez, ez dago eragozpenik proiektua izapidetzeko, Nafarroako Kultura Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legeak 32. artikuluan lurralde antolamenduko tresnei eta hirigintza-plangintzari buruz ezartzen duenari jarraikiz.

Nolanahi ere, jakinarazten da obra egin bitartean aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen duela horren berri eman behar zaiola lehenbailehen Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari (helbide elektronikoa: arqueologia@navarra.es), hala jasota baitago ondare historikoaren arloan indarra duen legerian (Nafarroako Kultura Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluetan). Hala egin ezean, eginbehar hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaizkion ukipen guztiak arau-hauste astuntzat hartuko dira, aipatutako foru lege horren 101.h artikulua aplikatuz.

Aurkitzen diren aztarnategi arkeologikoak eta daudenak katalogatu eta Nafarroako Inbentario Arkeologikoan sartu beharko dira, SIGIAN plataformaren bidez.

–Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzuak egindako txostenean ezarritakoa betez:

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, I. eranskineko kokapenen aldeko txostena ematen da, Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean jasotako eskakizunak betetzen direlako zerbitzu horren eskumeneko arloari (telekomunikazioak) dagokionez.

Berariazko determinazioak.

–Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak egindako txostenean ezarritakoa betez:

Aurkeztutako eskaeran teorikoki kalkulatutako esposizio mailak telekomunikazioen arloan indarrean dagoen legerian ezarritakoak baino txikiagoak dira.

–Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak egindako txostenean ezarritakoa betez:

"I/HEGOALDEA 3101197" eta "I/ERMITAGAÑA 3101276" proiektuetan esaten denez, telekomunikazioetako antena Iruñeko hiriguneko teilatuetan jarriko da; eta "CINTRUÉNIGO/EKIALDEA 3101155" eta "BUÑUEL/INDUSTRIALDEA 3101259" proiektuen kasuan, antenak jarriko dira, hurrenez hurren, Cintruenigoko eta Buñuelgo hiri-lurzoruaren barruan, 30 metroko altuerako sareta-dorreetan. Lau proiektu horiek hiri-lurzoruan garatuko dira, eta, beraz, ez dute ingurumeneko esku-hartzerik behar.

"ITURMENDI 3100825" proiektuaren xedea da telekomunikazioetako antenak jartzea hormigoizko zimenduetan ainguratuta egonen den 30 metroko altuerako sareta-dorre baten gainean. Dorrea 5 bider 6 metroko esparru hesitu baten barruan egonen da, zeina itxiko baita 50 zentimetroko altuerako hormigoizko blokez egindako horma batekin, eta horren gainean bi metroko altuerako bihurdura bakuneko sareta jarriko da. Instalazioak behe-tentsioko elektrizitatea izanen du.

Hautatutako kokapena Bakaikuko 1. poligonoko 214. lurzatiaren A azpilurzatian dago, zeina sega-larre gisa erabiltzen baita. Aldameneko lurzatietan ondo garatutako zuhaiztiari esker, pantaila egokia sortuko da, dorreak hogeita hamar metroko altuera izan arren. Urbasa eta Andia KBEtik 240 metrora dago.

"ITURMENDI 3100825" proiektua Bakaikuko udalerriko landa-lurzoruan garatzen da. Proiektu hori Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 2. eranskineko F) ataleko d) letrako kasuan jasota dago, eta, beraz, ingurumen-ukipenen ebaluazioa egin beharko zaio.

–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostenean ezarritakoa betez:

Azpiegiturei buruzko lurralde planean aurreikusitako instalazioek, dagokion udaleko hirigintza-plangintzak hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzoruan kokatzen diren kokapenetan, ez dute lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrirako baimenik beharko, hargatik eragotzi gabe beste organo edo administrazio batzuen lizentzia, baimena edo txostena behar izatea.

–Azpiegiturei buruzko lurralde planean jasotako instalazioak, Iturmendi 3100825 kokapenean (lurzoru urbanizaezinean kokatua):

  • Ez dago telekomunikazio-dorrerako baimenik eman izanaren aurrekaririk.
  • Lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrietarako baimena beharko du.
  • Bakaikuko UPOko baso lurzoruaren kategorian kokatzea saihestuko da, azpiegiturak ez direlako lurzoru-kategoria horretan baimendutako jarduerak, ez eta jarduera baimengarriak ere.

Iragarkiaren kodea: F2513681