222. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

675/2025 EBAZPENA, irailaren 29koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia ezartzen dituena 2025-2026 ikasturterako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren helburua da ikasleak hezkuntza sistemaren ohiko etapetatik kanpo gaitzea hizkuntzak modu egokian erabiltzeko. Hori helburu, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzak hiru mailatan antolatzen ditu: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuan bidez ezarri ziren oinarrizko mailaren, tarteko mailaren eta maila aurreratuaren curriculumak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetarako. Dekretu horretan ezarrita dago maila horien curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean, betiere abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak xedatzen dituen gutxieneko ebaluazio alderdietatik abiatuta.

Aipatutako Foru Dekretuaren 5. artikuluan honako hau ezartzen da:

1. Oinarrizko A2 mailaren ziurtagiria lortzen ahal da azken proba berariazko bat gaindituz edo etengabeko ebaluazioaren bitartez modalitate ofizialean.

2. Tarteko B1 mailaren, Tarteko B2 mailaren, C1 Maila Aurreratuaren eta C2 Maila Aurreratuaren ziurtagiria lortzeko, kasuan kasuko hizkuntzaren maila bakoitzerako azken proba berariazko bat gainditu beharko da.

3. Aurreko paragrafoetan aipatutako probak Hezkuntza Departamentuak arautuko ditu, kasuko mailarako eta hizkuntzarako curriculumetan ezarritako gaitasunak erreferentzia harturik.

4. Artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako mailen ziurtagiria lortzeko, urtean deialdi bat eginen da gutxienez. Hizkuntza bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik, zilegi izanen da hizkuntza batzuetan ez egitea maila guztietako proben deialdia.

Ekainaren 16ko 421/2025 Ebazpenak, zeinaren bidez Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen antolaketa eta jarduna 2025-2026 ikasturtean arautzeko jarraibideak onetsi baitziren, IV.6 puntuan ezartzen du ezen, maila bakoitzaren ziurtagiriak lortzeko, ikasle libreek inskripzioa egin beharko dutela Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen modu, baldintza eta egunetan.

Hortaz, bidezkoa da araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko deialdi librea eta egutegia ezartzea 2025-2026 ikasturterako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea, Nafarroako Foru Komunitaterako, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko matrikula librerako deialdia eta egutegia, 2025-2026 ikasturtekoak, ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan jasota dagoen moduan.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2025eko irailaren 29an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO SARRERA LIBREKO 2026KO PROBAK EGITEKO BALDINTZAK ETA BETEBEHARRAK

1.–Sartzeko baldintzak.

1.1. Matrikula librea formalizatzeko, ezinbesteko baldintza da hamasei urte izatea edo 2026an betetzea.

1.2. Halaber, hamalau urtetik gorako pertsonak sartu ahalko dira proba Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan atzerriko lehen hizkuntza gisa ikasitakoa ez den beste hizkuntza batean egiteko.

2.–Iragarritako probak eta haien ezaugarriak.

2.1. 2026. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honetako 2. eranskinean ezartzen diren hizkuntza, maila eta egutegiaren arabera.

2.2. Azterketa proben egitura izangaientzat indarrean dauden zehaztapenetan ezarritakoa izanen da. Hezkuntzako Atarian argitaratzen da, esteka honetan: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/idiomas-plurilinguismo/escuelas-oficiales.

2.3. Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, baita libreentzat ere, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.

2.4. Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.

2.5. Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web-orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.

2.6. Zentro batek hizkuntza eta maila baterako duen edukiera gainditzen badu izangaien kopuruak, azterketarako hainbat egoitza erabiltzen ahalko dira idatzizko zein ahozko proba egiteko. Kasu horietan, eskolek behar besteko aurrerapenaz argitaratuko dituzte azterketarako egoitza eta hautagai bakoitzak proba egin behar duen eguna eta ordua.

2.7. Antolaketa arrazoiengatik, lehenago eginen dira NUHEOko testu idatzien produkzioko eta koprodukzioko eta idatzizko bitartekotzako proba batzuk, ingelesezkoak eta euskarazkoak, egutegian adierazten den moduan (2. eranskina).

3.–Aurreinskripzioa euskara eta ingeles hizkuntzetan.

3.1. Aurreko urteetan euskara eta ingeles hizkuntzetan matrikula libre asko egin izan direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, epe bakar bat irekiko da Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko. Euskara era ingeleseko ziurtapen probak araubide librean egin nahi dituztenek hizkuntzaren araberako aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi diren adieraziz. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko.

3.2. Euskararen kasuan, gainera, matrikula librean erabil daitezkeen honako plazen zerrenda bat ezarri da, eskolaren eta mailaren arabera:

EUSKARA

B1

B2

C1

Iruñeko HEO

30

100

200

Tuterako HEO

5

15

25

3.3. Ziurtapen ikastaroetako ikasle ofizialek, ziurtagiririk gabe igo badira mailaz, matrikula librea egiten ahal dute, aurreinskripziorik gabe, aurreko kurtsoko ziurtapen proba egiteko, beren kurtsoko ikasle ofizialaren izaera galdu gabe. Mailaz igo eta hurrengo ikasturtean bakarrik egin ahal izanen da, eta eskolek matrikulatzeko epe bat gordeko dute ikasle horientzat.

3.4. Aurreinskripzioa Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egonen den estekaren bidez eginen da bakarrik, 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 4ra arte, biak barne.

3.5. Bi egoitza ezarri dira, bi azterketa zentroei dagozkienak: Iruña eta Tutera. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak adierazi beharko ditu, baita nahi duen hizkuntza eta maila ere, eta, orobat, bere egoitza lehenetsian bakarrik aurreinskribatu nahi duen edo bigarren aukera bat gehitu nahi duen, lehen aukeran matrikularik lortzen ez badu.

3.6. Aurreinskripzioa amaitzean, eskaera bakoitzak erreferentzia zenbaki bat izanen du, inskribatutako pertsona bakoitzari eskola bat esleitu ahal izateko. Horretarako, kontuan hartuko dira eskolek dituzten giza baliabideak, espazioak eta plaza kopurua (euskararen kasuan).

3.7. Aurreinskripzioan emandako datuak matrikula egitean egiaztatuko dira, zinpeko aitorpentzat hartuko dira eta bat etorri beharko dute matrikula formalizatzeko unean eskatutako dokumentazioarekin. Ez badatoz bat, matrikula baliogabetu eginen da.

3.8. Zozkatzea eta zentroa esleitzea.

3.8.1. Euskararen eta ingelesaren matrikula libreak banatzeko asmoz, ondoren aipatzen diren irizpideen araberako baremo bat ezarriko da. Irizpideak ez dira metatuko eta matrikula egitean ziurtatu beharko dira:

IRIZPIDEA

PT

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe ez-unibertsitarioetako irakasleak, jardunean daudenak

2

Nafarroan bizi direnak

1

Baremo honetan balio duten ziurtagiriak izanen dira 4.4 puntuan adierazitakoak.

3.8.2. Zentroa esleitzeko, aurreinskripzioa erregistratu den sistema informatikoak ausaz aterako du zenbaki bat hizkuntza bakoitzeko, eta zenbaki horretatik abiaturik esleituko da ikasleen matrikulazio-zentroa, probak egiteko, kontuan harturik 3.8.1 puntuko baremoan lortutako puntuazioa. Zenbaki hori ateratzeko, ekitaldi publiko bat eginen da, 2026ko martxoaren 5ean, 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalean (Iruñeko San Domingo kalea 8). Ausazko zenbakia ateratzeko, parte hartuko dute SPEAk izendatutako pertsonek eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari batek.

3.8.3. Martxoaren 5eko 14:30etik aurrera, eskatzaileek kontsultatzen ahalko dute zer zentro esleitu zaien, behin-behinean, matrikula egiteko. Kontsulta egiteko, aurreinskripzioa egiteko erabili duten aplikazio informatikoa erabiliko dute.

3.8.4. Izangaiek martxoaren 9ko 14:30era arteko epea izanen dute behin-behineko esleipenari alegazioak egiteko. Horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua.

3.8.5. Behin betiko esleipenak kontsultatzen ahalko dira aurreinskripzioa egiteko erabili den aplikazio informatiko beraren bidez, 2026ko martxoaren 10eko 14:30etik aurrera.

3.8.6. Euskararen kasuan, plaza hutsak esleitu ondoren, itxarote-zerrenda bat sortuko da maila bakoitzeko. Zerrenda horretan, lehenengo aukeran hautatutako eskola bakarrik hartuko da kontuan, eta plazarik lortu ez duen lehenengo eskatzailearekin hasiko da, eskaeraren erreferentzia-zenbakiaren arabera.

4.–Matrikula egitea.

4.1. Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.

4.2. Aleman, frantses eta italieraren ziurtapen probak egiteko matrikula librea online eta aurreinskripziorik gabe eginen da, nahi den zentroaren web-orrian, otsailaren 24tik martxoaren 3ra bitartean, bi egun horiek barne.

4.3. Ingelesean eta euskaran aurreinskripzioa egin dutenentzat, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialek matrikulazio epe bat irekiko dute, 2026ko martxoaren 10etik 18ra arte (biak barne).

Onartutakoek online matrikula bat eginen dute eranskin honen 3.5 puntutik 3.7 puntura deskribatu den prozesuaren bidez esleitu den zentroan, zentro horren web-orrian argitaratutako jarraibideei segituz.

4.4. Matrikula egiteko honako agiri eskaneatu hauek aurkeztu beharko dira aplikazio informatikoaren bidez:

a) Indarrean dagoen NAN/AIZ/pasaportearen fotokopia.

b) Euskararen eta ingelesaren matrikula libreetarako, erroldatze agiria, Nafarroan bizi dela egiaztatzeko. Baldintza hori ez da beharrezkoa indarrean dagoen NAN/AIZean agertzen den informazioarekin bat badator.

c) Nafarroako unibertsitateaz kanpoko sare publiko eta itunduko irakasleen kasuan, ofizioz egiaztatuko dira aurreinskripzioa egiten den unean. Jardunean dagoen irakaslearen irizpidea betetzen ez badu, ez du punturik izanen baremoan.

d) Hala badagokio, interesduna prezio publikoak osorik edo partez ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentua, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.

e) Izangaiek espediente akademikoa baldin badute probak egiteko esleitu zaien hizkuntza eskola ofiziala ez den batean, espediente-lekualdaketaren agiria aurkeztu beharko dute, beren espedientea dagoen hizkuntza eskola ofizialetik esleitu zaienera eramatekoa, Nafarroako beste hizkuntza eskola ofizialetik bada ere.

4.5. 2025-2026 ikasturteko matrikula librea egiteko kostuak martxoaren 28ko 33/2025 Foru Aginduan ezarrita daude (2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 8koa).

4.5.1. Ordainketa garaiz eta behar bezala egiten ez bada, matrikula ez da egintzat hartuko.

4.5.2. Probetara aurkezten ez diren ikasleek ez dute sartutako zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izanen.

5.–Matrikulak onartzea.

Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkezten diren agirien artean, matrikula hori deuseztatu eginen da.

6.–Itxarote-zerrenda euskararen kasuan.

6.1. Aurreinskripzioa egitean plazarik lortu ez duten ikasleak itxarote-zerrendan geratuko dira, zozketan lortutako ordenaren arabera, probak lehen aukeran egitea eskatu zuen eskolan.

6.2. Itxarote-zerrenda martxoaren 25eko 14:30ean argitaratuko da, asteazkenarekin. Plaza hutsen bat lortuz gero, ikasleak aplikazio informatikoaren bidez matrikulatu beharko dira martxoaren 26ko 9:00etatik (osteguna) martxoaren 27ko 14:00etara (ostirala) zerrenda horretan esleitu zaien eskolan. Plazen esleipena ordu tarteen arabera eginen da, lehenengo aukeran eskatutako eskolarako zozketan lortutako zenbakia errespetatuz.

6.3. Hondarreko plaza hutsen bat badago, hizkuntza eskola ofizial bakoitzak zerrenda orokorra argitaratuko du, martxoaren 30ean, asteartearekin, 14:00etan, eskolen web-orrietan. Edozein eskolatako plaza hutsetarako aurreinskripzioa egin duen edozein eskatzailek formalizatu ahal izanen du matrikula, aplikazio informatikoaren bidez martxoaren 31n, asteazkarekin, 9:00etatik aurrera, dauden plaza hutsak agortu arte.

7.–Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.

8.–Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapena.

8.1. Behar den desgaitasun agiria aurkeztuz, ikasleek justifikatzen badute ziurtapen probak ohiko moduan egiterik ez dutela, behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte denbora eta baliabideen aldetik, matrikula egiten dutenean.

8.2. Desgaitasun maila aitortua %33koa edo handiagoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholku eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko.

2. ERANSKINA.–ARAUBIDE BEREZIKO HIZKUNTZA IRAKASKUNTZENTARAKO ZIURTAPEN PROBA BATERATUEN EGUTEGIA, 2025-2026 IKASTURTERAKO

2025-2026 ikasturteko ziurtapen proben idatzizko ataletarako egutegi hau ezartzen da, bera eta bakarra izanen dena Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasle ofizialentzat zein libreentzat.

HIZKUNTZA

MAILA

ARRUNTA

BEREZIA

2026ko maiatza/ekaina

2026ko apirila/maiatza

IA* eta IB**

NUHEO BAKARRIK

2026ko iraila

Alemana

A2

5/25 (arratsaldean)

9/3 (goizean)

B1

6/5 (arratsaldean)

9/9 (goizean)

B2

5/25 (arratsaldean)

9/3 (goizean)

C1

6/9 (arratsaldean)

9/9 (goizean)

Euskara

B1

5/29 (arratsaldean)

9/8 (goizean)

B2

5/27 (arratsaldean)

4/28 (arratsaldean)

9/4 (arratsaldean)

C1

5/21 (arratsaldean)

4/28 (arratsaldean)

9/2 (arratsaldean)

Frantsesa

A2

6/8 (arratsaldean)

NUHEO bakarrik: 5/18 (arratsaldean)

9/4 (goizean)

B1

6/1 (arratsaldean)

9/2 (goizean)

B2

6/8 (arratsaldean)

9/9 (arratsaldean)

C1

5/21 (goizean)

9/4 (goizean)

Ingelesa

B1

5/22 (arratsaldean)

4/29 (arratsaldean)

9/3 (arratsaldean)

B2

5/28 (arratsaldean)

4/29 (arratsaldean)

9/1 (arratsaldean)

C1

5/26 (arratsaldean)

5/6 (arratsaldean)

9/7 (arratsaldean)

Italiera

A2

5/20 (goizean)

9/1 (goizean)

B1

5/19 (goizean)

9/7 (goizean)

B2

5/20 (goizean)

9/1 (goizean)

C1

5/19 (goizean)

9/7 (goizean)

(*) Idatzizko adierazpena.

(**) Idatzizko bitartekotza.

Hizkuntza eta maila bakoitzaren ahozko adierazpenaren azterketaren deialdiko egutegiak hizkuntza eskola ofizial bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira.

Goizeko probak 9:00etan hasiko dira, eta arratsaldekoak 16:00etan.

3. ERANSKINA.–IKASLE LIBREEN MATRIKULA-EGUTEGIA (2025-26 IKASTURTEA)

AURREINSKRIPZIORAKO EPEA EUSKARA ETA INGELES HIZKUNTZETAN

Otsailaren 23tik (astelehena) martxoaren 4ra (asteazkena), biak barne

ZOZKETA

Martxoak 5, osteguna, (10:00)

ONARTUTAKO ESKAEREN BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENA

Martxoak 5, osteguna, (14:30)

BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENAREN AURKAKO ALEGAZIOAK

Martxoaren 5etik (osteguna) (14:30) martxoaren 9ra (astelehena) (14:30)

ONARTUTAKO ESKAEREN BEHIN BETIKO ESLEIPENA

Martxoak 10, asteartea, (14:30)

MATRIKULA: EUSKARA ETA INGELESA

Martxoaren 10etik (asteartea) (14:30) martxoaren 18ra (asteazkena) (14:30)

ITXAROTE-ZERRENDA: EUSKARA

Martxoak 25, asteazkena, (14:30)

ITXAROTE-ZERRENDAKO MATRIKULA: EUSKARA

Martxoaren 26tik (osteguna) (09:00) martxoaren 27ra (ostirala) (14:30)

HONDARREKO PLAZA HUTSAK ARGITARATZEA: EUSKARA

Martxoak 30, astelehena, (14:30)

HONDARREKOEN MATRIKULA: EUSKARA

Martxoaren 31, asteartea (9:00etatik aurrera)

MATRIKULA: ALEMANA, FRANTSESA ETA ITALIERA

Otsailaren 24tik (asteartea) martxoaren 3ra, (asteartea), biak barne

Iragarkiaren kodea: F2512865