1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3096/2025 EBAZPENA, urriaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bete beharreko plazen zerrenda berri bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdian (deialdi hori urtarrilaren 2ko 24/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen).
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren irailaren 17ko 430E/2025 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin da Esther Ciaurriz Malo andreak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1529/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, bete beharreko plazen zerrenda onetsi zen eta oposizioko lehen proba egiteko eguna, ordua eta lekua zehaztu ziren. Horrenbestez, honako hau agindu da:
a) 11498 zenbakia duen psikologo plaza eta horren egoera berean egon daitezkeen beste guztiak ere kentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1529/2025 Ebazpenaren II. eranskinean eskainitako plazen artetik (ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, bete beharreko plazen zerrenda onetsi zen eta oposizioko lehen proba egiteko eguna, ordua eta lekua zehaztu ziren).
b) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerbitzuak zehaztu dezala zehaztu dezala plantilla organikoko zer psikologo plaza huts sartu behar diren deialdi horretako oposizio bidezko hautapen prozesuan bete beharreko plazen zerrendan 11498 zenbakiko plaza –eta plaza horren egoera berean egon daitezkeen beste guztiak– ordezteko.
c) Bete beharreko plazen zerrenda berri bat onetsi dadila Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdian (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 24/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen).
Aurrekoan oinarrituta, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerbitzuak jakinarazi du 11498 zenbakiko plazaren ordez sartu beharreko plaza hauxe dela: 10093 zenbakiko plaza.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bete beharreko plazen zerrenda berri bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdian. Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean dago.
2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko urriaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
ERANSKINA.–PSIKOLOGOEN PLAZAK
PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA | TITULAZIOA |
2726 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X | | B | |
2810 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X | EUSKARA, C1 | | |
3263 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | SAN JOSÉ ZENTROA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria |
3310 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | BALORAZIO ZENTROA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X | | B | Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria. |
4201 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | BERIAIN | | | | |
6317 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | JUSTIZIA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | | | Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria. |
10093 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | JUSTIZIA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X | | | Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria. |
10103 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | JUSTIZIA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X | | | Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria. |
10900 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | ARRETA GOIZTIARREKO ZENTROA | FUNTZIONARIOA | SARRIGUREN | X | | B | Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria. |
11148 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | JUSTIZIA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X | | B | Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria. |
11149 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | JUSTIZIA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X | | B | Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria. |
11243 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | BERIAIN | | | | |
11552 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | BALORAZIO ZENTROA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X | | B | Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria. |
11950 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | JUSTIZIA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X | EUSKARA, C1 | B | Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria. |
11951 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | JUSTIZIA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X | | B | Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria. |
Iragarkiaren kodea: F2513778