2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRATI HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Estatutuen aldaketa. Hasierako onespena
Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko uztailaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen estatutuak aldatzea.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia igarotakoan alegaziorik aurkezten ez bada, edo alegazioak ebatzi ondoren, estatutuetan aldaketa egiteko proiektua behin betiko prestatuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluan xedatutakoarekin. Foru Komunitateko Administrazioaren txostenarekin batera, Batzarrari aurkeztuko zaio, onets dezan, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50. eta 325. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Agoitzen, 2025eko urriaren 17an.–Mankomunitateko burua, Javier Navarlaz Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L2513618