220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxeko laguntza zerbitzuaren tasak 2025-2026 urteetarako. Hasierako onespena

Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko urriaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen etxeko laguntza zerbitzuaren tasak 2025-2026 urteetarako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira aipatu tasak.

San Adrianen, 2025eko urriaren 16an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2513529