220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, elikagai bankura sartzeko eta txartel solidarioa eskuratzeko jarduera-protokoloan. Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko ekainaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea elikagaien bankura sartzeko eta txartel solidarioa eskuratzeko jarduera-protokoloan.

Jarduera-protokoloaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da jarduera-protokoloaren aldaketa, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, izan ditzan uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Uharten, 2025eko urriaren 8an.–Mankomunitateko burua, María Teresa Ayarra Elia.

Iragarkiaren kodea: L2513672