220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa Gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak kudeatzeko ordenantzan. Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko ekainaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gizarteratzeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetarako laguntzak kudeatzeko ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtuko da jendaurreko informazio-aldian erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu ez bada, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2025eko urriaren 8an.–Mankomunitateko burua, María Teresa Ayarra Elia.

Iragarkiaren kodea: L2513671