2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
Aldaketa, Udal Plan Orokorrean, bertan sar dadin azpi-azpikategoria bat, "balioa: berriztagarriekin ustiatzeko, lurzoru urbanizaezinean". Hasierako onespena
Ziordiko Udalak, 2025eko ekainaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat, sar dadin azpi-azpikategoria bat, "balioa: berriztagarriekin ustiatzeko, lurzoru urbanizaezinean". Ziordiko Udalak sustatu du.
Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek eta interesdunek hura azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).
Informazio publikoaren ondoren, Udalak behin-behinekoz onetsiko du, egoki diren aldaketekin, eta osorik bidaliko zaio eskumena duen departamentuari, behin betiko onets dezan.
Ziordian, 2025eko urriaren 23an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2513841