2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
Udal ordenantza, arautzen duena nola ezarri eguzki-energia berriztagarria lurzoru urbanizaezinean. Hasierako onespena
Ziordiko Udalak, 2025eko ekainaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena nola ezarri eguzki-energia berriztagarria lurzoru urbanizaezinean.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, eta erregelamenduaren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ziordian, 2025eko urriaren 21ean.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2513748