2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Aldaketa 11. ordenantza fiskalean (hilerriko zerbitzuak egiteko tasak). Behin betiko onespena
Elortzibarko Udalak, 2025eko abuztuaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 11. ordenantza fiskala aldatzea (hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen ditu ordenantza horrek), tasen eranskineko IV. epigrafean, b) atalean.
Iragarkia 2025eko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 2an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, onetsitako aldaketak eta indargabetzeak behin betiko onetsitzat jotzen dira, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen testua osorik:
IV. epigrafea.–Nitxoan, panteoian, lurrean eta kolunbarioetan ehorzteko kontzesioak.
B) Nitxoak:
–Aldi baterako lagatzea (10 urte): 470,72 euro.
–10 urteko 1. luzapena: 470,72 euro.
–10 urteko 2. luzapena: 470,72 euro.
–10 urteko 3. eta azken luzapena: 470,72 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Noainen, 2025eko urriaren 16an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2513399