220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga 2025erako. Borondatez ordaintzeko epea

Diru Bilketako Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2025eko urriaren 27tik azaroaren 27ra epea dagoela jarduera ekonomikoen edo lizentzia fiskalaren gaineko zergaren 2025erako igorri diren kuotak borondatez ordaindu ahal izateko.

Ordainketak ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko interesak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko urriaren 20an.–Alkatea, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2513684