220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Padel eta tenis pisten instalazioak erabiltzeko arauak. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko urriaren 15ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Tebasko Kontzejuaren padel eta tenis pisten instalazioak erabiltzeko arauak.

Espedientea Kontzejuaren bulegoetan egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 315. artikuluari eta harekin bat datozenei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Aipatutako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Tebasen, 2025eko urriaren 15ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2513443