220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2025eko abuztuaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

2025eko urriaren 15ean bukatu zen jendaurreko epea, inork aurkeztu gabe haren kontrako erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, eta, beraz, egun horretan behin betiko onetsitzat jotzen da, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Udalbatzaren erabakiari.

Hona hemen egindako aldaketen testu osoa:

"ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK"

IV. epigrafea.–Bestelako instalazioak edo eraikinak.

Udal gimnasioa erabiltzeagatik: 2 euro orduko.

Gimnasioaren erabilera sustatzeko, 12 orduko bonua ezartzen da 12 euroren truke, bonua erosten den egunetik hilabetez balioko duena.

Padel pista erabiltzeagatik, 4 euro orduko. Argiztapena ere erabiltzen bada, tarifa orduko 5 eurokoa izanen da.

Sesman, 2025eko urriaren 16an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2513441