220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

2025eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Saldiasko Udalak, 2025eko maiatzaren 2an eta ekainaren 6an egindako osoko bilkuretan, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketen espedienteak: kreditu-gehigarria eta aparteko kreditua gaitzekoak, hurrenez hurren.

2025eko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 1ean, iragarki bat argitaratu zen, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, udaletxeko iragarki-taulan ediktua paratuz.

Iragan da hamabost eguneko epea (epe hori ezarri zuen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak, lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–), eta inork ez du jarri alegaziorik nahiz erreklamaziorik. Hala, aipatutako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1.–Kreditu gehigarria.

GASTUAK:

1-1-3232-62200 - Otsonta ikastetxe publikoa egokitzea eta handitzea: 80.244,39 euro.

FINANTZAKETA:

1-4506004 - 2025eko ekarpena, libreki erabakitzeko programa: 9.876,25 euro.

1-87000 - Diruzaintza-gerakina, baliabide atxikiei dagokiena (Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana): 70.368,14 euro.

2.–Aparteko kreditua.

GASTUAK:

1—1-4540-61900 - Inbertsioa: ezponda finkatzea, Urrutiñako bidean: 20.724,34 euro.

FINANTZAKETA:

1-4548002 - Laguntza, larrialdi deklarazioa (Toki Inbertsioen Plana): 12.845,66 euro.

1-8700000 - Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.878,68 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Saldiasko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenean zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Saldiasen, 2025eko urriaren 22an.–Alkatea, Iñigo Zubeldia Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2513777