2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa, Udal Plan Orokorrean, bederatzi exekuzio unitate berri mugatzeko S5 sektoreko AR-3 banaketa eremuan, eta jarduketa sistema aldatzeko, konpentsaziokoa izan dadin. Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak 2025eko urriaren 23an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatu bat egitea, Ribaforadako Udal Plan Orokorreko S5 Sektoreko AR-3 banaketa eremuan, Ribaforadako Udalak sustatuta, eta bat etorriz Juan Diego Cerdán Sansuán arkitektoak idatzitako agiriarekin (2025eko maiatzaren 27an sinatua dago, elkargoaren onespenik gabe, eta maiatzaren 27an erregistratu zen, sarrera zenbaki honekin: 557/2025). Aldaketaren xedea da bederatzi exekuzio unitate berri mugatzea, egun Ribaforadako Udal Plan Orokorreko S5 sektoreko AR-3 banaketa eremurako dagoen exekuzio unitate bakarraren ordez, eta, orobat, mugatuko diren exekuzio unitate bakoitzean, konpentsazioan oinarritutako sistema ezartzea, lankidetzan oinarritutako jarduketa sistemaren ordez.
Argitaratzen dira bai aipatutako onespen-erabakia, bai Ribaforadako Udal Plan Orokorreko aldaketa xehatuaren agiria, zeina behin betiko onetsi baita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ribaforadan, 2025eko urriaren 24an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2513911