2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa,2026rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2025eko urriaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat, 2026ean indarra izanen duten karga-tasetan, tasetan eta prezio publikoetan.
Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, baldin inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko dira zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen 2026rako aldaketa horiek.
Ribaforadan, 2025eko urriaren 23an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2513871