220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Akats zuzenketa, honako honetan: 2026ko ekitaldiko zerga-tasen, tasen eta prezio publikoen hasierako onespena

2025eko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean, 2026ko ekitaldiko zerga-tasen, tasen eta prezio publikoen hasierako onespena. Ikusi da badela akats bat argitaratutako testuan, eta zuzendu egiten da.

Honela dioen tokian:

"Aurrekontua jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea)".

Honela behar du:

"2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin, zehazki, 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Baldin jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da testu osoa".

Azkoienen, 2025eko urriaren 22an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2513768