220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldizkako zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epea. 2025eko bigarren seihilekoa

Bat etorrita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduan xedatutakoarekin, jakitera ematen da ezen irekitzen dela honako hauek borondatez ordaintzeko epea: batetik, ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko likidazioa; bestetik, ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta bide publikoa aparkaleku esklusibo gisa erabiltzeko tasaren (ibiak) eta hiriko jabari publikoko erabilera pribatiboko edo aprobetxamendu berezietako tasaren (bide publikoa okupatzea) 2025eko bigarren seihilekoko likidazioak, eta, azkenik, lurraren kontribuzioa zatika ordainduta, 2025eko bigarren seihilekoari dagozkion kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere entitate bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Santander, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Halaber, ordainketa Udalaren Diruzaintzan ere egin daiteke (Merkatuko kalea. 7-9, 2. sol.), 08:30etik 14:30era, eta Internet bidez, Udalaren webgunean: www.pamplona.es/eu.

2025eko abenduaren 12an amaituko da borondatez ordaintzeko epea. Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko urriaren 14an.–Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L2513658