220. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

25-01413 gora jotzeko helegitea, hizpide duena behin betiko zerrendak onartzea Iruñeko udal haur-eskoletarako, 2025-2026 ikasturterako

Iragarki honen bidez jakinarazten da Eneko Compains Silva jaunak, Enaitz Aiesa Compains adingabearen izenean eta ordezkaritzan, gora jotzeko helegitea aurkeztu duela Iruñeko Udal Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Lehendakaritzaren 2025eko ekainaren 4ko ebazpenaren aurka, zeina baitzen Iruñeko udal haur-eskoletan 2025-2026 ikasturterako onartutako haurren behin betiko zerrendak onartzeari buruzkoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera, interesdunei dei egiten zaie Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita (Iturrama kalea 10, sarrera Ezkiroztik).

Iruñean, 2025eko urriaren 17an.–Zuzendari gerentea, Alfredo Hoyuelos Planillo.

Iragarkiaren kodea: L2513641