2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2025eko urriaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Orkoienen, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2514182